Kaixo mundua!

Hementxe duzue Txomin Peillenen Baloreak Euskal Herrian eta beste gizarteetan liburuko gizarte baloreei buruzko zatiaren laburpena eta gure gogoeta.

Irakurri eta gozatu!

 

Hautatu dugun artikulua BALOREAK EUSKAL HERRIAN ETA BESTE GIZARTEETAN liburuan aurkitzen da. Gure pasartea gizarte balore orokorrak aipatzen ditu. Txomin Peillen Karrikaburuk idatzi du liburu hori eta 2005 urtean argitaratua izan zen. Idazlea, Parisen sortu da 1932an, zuberotarra da jatorriz. Liburu ainitz idatzi ditu gehienak euskaraz (32 euskaraz, 3 frantsesez eta bat gaztelaniaz). Ez da bakarrik euskal idazle bat, izan da unibertsitateko irakaslea. Bere liburuaren azken azalan liburuaren aurkezpen bat egiten du. Erraten digu euskaldun eta atzerritar pentsalari askoren argiez baliatu zela liburu hori idazteko. Mundugo gizarte guzien baloreak aipatzen ditu bere liburuan (Asiakoak, Afrikakoak…)

Zer da balore bat?

Balioa: zerbaiten garrantzia zenbatesten duen kopurua da. Zein arlotan erabiltzen den, hainbat esanahi eta erabilera ditu: hemen, gure ustez etikan agertzen den balioa aipatu nahi du.

A) Gizarte ingurumena

Kultura ugarietako herrietan, ingurugiro berdinean bizi direnak antzekotasunak eta erreakzio berdinak dituzte. Unibertsalismoak bestekotasunaren ukatzea eta arrazismoaren aurka egin behar dela dakar, horrez gain denak molde berdinean garela aldarrikatuz beste arrazakeria progresista bat sortzen da.

Adibidez, Frantzian kanpotar sortu den haurra frantsestea nahi da eta etxean frantsesez hitz egitea  behartu nahi litzaieke, ikus daiteke zer desastrea izan den, integratu gabeko musulman haur batzuen jokoa autoen eta autobusen erretzea baita. Marseillan, « black » eta « beur » gutxiengoa balore sistemarik gabe dabil, Frantziak ez duelako ulertu nahi integratzea ez dela asimilatzea. Gazte horiek izan dira Al Kaedan sartuko direnak.

1.Ingurumenean, kulturaren errespetua

Europa mendebaldekoak ezin dute lege orokorrik eman, koloniakeriaren ondorioz, zibilizazio hierarkiako ikuspuntuak badirelako. Baina Afrikan Europar eredua segitu nahi dute, eta Afrikara frantses eta ingles irakasleak igortzen dituzte. Horretarako, « berdintasuna » lortzea xerkatzen da baina nortasuna galduko da. Askatasuna eskatzen denean, besteena ez da zapaldu behar.

Balore orokor-mundukorrez ez da gehiegi fidatu behar, testu, kontestua eta jakituria behar da ulertarazteko. XIX.mendean, balore orokorrak mugarik gabekoak, lurzabal osokoak ziren. Balore irekiak beti aberasten den zerbaiten itxaropena du. Balorea ez bada irekitzen zaharkitzen eta fosilizatzen da.

Balore orokorrek « utopiazko amets ederren antza dute : onargarritasuna, besteen maitasuna, berdintasuna » baina lurzabal hori ez da perfektua. Ezpatarekin konparatzen da, hala nola, bi aho dituela, arrazakeriaren ezabatzeko eta bestearen bestelakotasuna ukatzea. Beraz, herri bati egokituak diren baloreak ez zaizkigu komeni aldatzea.

2.Giza eskubideen agiri mundukorra

Nazio Batuen Erakundean (NBE) izenpetutako balore « mundukorren » bilduma aztertu behar da, eraginkorra eta emankorra den ikusteko.

Argi da NBEko herriek izenpetutako bilduma horien barne diren artikuluak ez dituztela baitezpada errespetatzen. Adibidez, lehen artikulua eskubideez berdinak garela denak eta adimendun eta kontzientziadun garela. Alegia jende guztiak ez dira ez kontzentziadun ez adimendun. 2. artikuluak dio ez dela arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio bereizketarik. Alta, arazoak badira sexua, arrazakeria, erlijio eskubideak eta hizkuntzen aldetik. 3. artikuluari dagokionez, ez dela esklabotasunik dio. Baina, Frantziako poliziak Errumaniako haurren trafikoa utzi du, Frantziak irakaspenak ematen ditu beste herriei baina bere barne-arazoetaz ez da arduratzen. Horrez gain, Afrikako herri batzuetan esklaboak ugaritzen dira. 5. artikuluan ez dela torturarik ez eta zigorrik ere. Honen aurka, politika presoekin ez da errespetatzen, adibidez euskaldunekin.

Hainbat artikulu izendatzen ditu Txomin Peillen Karrikaburuk, NBE-ko herriek izenpetu duten biludman, non gehiena ez den errespetatzen.

Gatazka anitz petrolioari lotuak dira, mendebaldekoek petrolioa behar baitute. Beraz, Saudi Arabia bezalako herriak finantzatzen dituzte eta ez da ahantzi behar Estatu Batuak talibanak lagundu dituztela.

3.Gizartearen aldatzeko mendebaldearen ismoak.

Lehenik eta behin Peillenek mendebaldeko gizarteetan garatu diren hiru ideologia nagusiak izendatzen ditu. Lehena, kristozaletasuna edo kristianismoa dela baieztatzen du, bigarrena Marxzaletasuna edo marxismoa eta azkena liberal-kapitalismoa edo diruzaletasuna.

Azpimarratzen du hiru ideologia hauen jarraitzaleek egia berria eta bereziki bakarra zutela uste zutela eta dutela eta baita ere aurreko ohitura eta kulturak ordezkatuko zituztela. Berak, lortu edo egin dutena epaitu nahi du eta egia berri eta bakarraren ideia ukatzen du.

Honen ondotik, hiru ”ismo” hauen analisi edo kritika bat proposatzen du. Lehenik azpimarratzen du Europar gizartea ez dela judio-kristaua, anitzetan erraten denaren aurka. Honen erakusle dira Erroman eta Grezian kristianismoa baino lehenago garatu ziren sinismenak adibidez. Gaineratzen du. Eliza eta erlijioen izenean basakeri ugari egin direla eta baita inposizio anitz ere bai.

Segidan, berak totalistaritatzat dituen ideologia eta sistemei buruz idazten du.

Lehena, komunismoa litzateke. Hasieran ideologia utopikotzat jotzen du eta Marxeri kritika pertsonal eta ideologikoa egiten dio. Honela burges bat zela salatzen du, eta bizitza osoan lan fisikorik ez zuela egin erranez.  Bestalde, Marxen baieztapen bat kritikatzen du, ideologo honek momentu batean sistema kapitalistak superprodukzioaren ondorioz eztanda egingo zuela uste baitzuen. Hala ere, onartzen du analisi anitzetan arrazoia zuela, monopolio ekonomikoak sortuko zirela aurreikusten baitzuen adibidez. Ildo beretik, Marxen ikuspegia kritikatzen baitu, erraten baitzuen gizartea erregulatzen eta baldintzatzen zuen arlo nagusia ekonomia zela. Aldiz, Peilleten ustetan erlijioak, kulturak eta ideologiak ere pisu handia dute.Kritikekin segituz, Manifestu Komunistaren lehen esaldia eta ezagunetarikoa kritikatzen du. Engelsena dena, eta jabetza pribatua sortu zenetik historia klase-borrokaren historia dela argitzen duena. Honen aurrean, berak ”elkarreiko jabetasuna” deitzen duenak, jabetza kolektiboak Euskal Herrian askoz iraupen handiagoa izan duela dio, duela gutti arte iraun duela mendietan. Paradoxalki jabetza kolektibo honen etsai handienak frantses iraultzaileak eta espainiar ezkertiarrak izan omen dira.

Ekintzen kritikara pasaz, idazleak estatu sozialistetan sortu izan diren politikari klaseak aipatzen ditu, ”Nomenklatura” izendatuz. Bestalde proletalgoaren diktadura ez dela inoiz gauzatu salatzen du, estatua politikari gutti batzuen esku baitzen.  Honenbestez, anarkismoaren ildotik egin izan diren kritikak, bereziki burokraziaren ingurukoak berritz hartzen ditu eta hauei arrazoia ematen die. Hala ere, gaineratzen du anarkismoa ideologia utopikoa dela. Ondorioz, historian zehar izan diren saiakera sozialistak inperial-komunismo eta estatu kapitalista bilakatu direla erraten du. Sistema hauek beraz, gaur egun gailendu den kapitalismo pribatua baino okerragoak lirateke.

Bukatzeko gehitzen du prozesu komunista hasteko iraultza beharrezkoa dela eta honek ezinbestean heriotza eragiten duela ordura arte boterea dutenen artean eta beraz beste alde txar bat dela.

Ondoren, nazismoari buruz mintzatzen da, bere ustetan denen artean ideologia okerrena dena. Marxekin egin gisan, Hitler kritikatuz hasten da artista frustratu, pobre eta bekaitza zelako, judu elitearen aurrean zuen toki eskasaz antisemita zelako. Gainera, austriarra zen eta ez alemaniarra. Horrez gain manipulatzailea zela uste du Peillenek eta bazekiela bere proiektua garatzeko sasi-ideal bat proposatu behar zuela propagandaren bitartez. Idazlearen erranetan bost helburu nagusi zituen Hitlerrek. Versaillesko ituna ezeztatzea, alemanek galdutako gerra mendekatzea, juduak eta boltxebikeak deuseztatzea, alemaniar populuen batzea inperioan eta azkeniak koloniak lortzea hauen mesedetan.

Peillenen arabera totalitarismoak zazpi ezaugarri ditu: aurkariak atxilotzea, alderdi bakarra izatea, ditadorearen figura, armada eta polizia, nazionalismoa eta menpekoak uniformizatzea. Aldiz, faxismoak ezaugarri gehigarri partikularrak ditu, flexiblea da. Mozorroak hartzen ditu, populismoa edo kristianismoa adibidez eta burgesiaren laguntza ukan dezake kasu batzuetan.

Azkenik kapitalismoa aipatzen du, eta hau ere ideologia eta sistema politiko ezberdinetara egokitzen da. Liberalismoa, sozialdemokrazia,proletal kapitalismoa( Txina) eta muturreko indibidualismoa( AEB) adibidez. Sistema hau, nahiz eta mendebaldeko herri boteretsuentzat demokratikoa izan daitekeen, osoki totalitarioa da estatu hauen barne diren herri edo kanpoko herrientzat, inperialismoa da. Beraz, kapitalismoa besteak bezain zapaltzailea edo okerragoa da.

 

Hala ere, onartzen du sistema guztiek gauza onak ere badituztela, Elizak familia egitura hobetu zuela eta teknika berri batzuk ekarri zituela dio, marxismoak lan baldintza hobeak lortu eta herri batzuk miseriatik pobreziara eraman zituela eta kapitalismoak teknika aldetik garapen asko, nahiz eta besteen bizkar eginak izan.

4.Aurrerapena eta erosotasuna

Ideologiekin bukaturik, aurreraperan eta erosotasunaren gaiak aztertzen ditu. Lehenik eta behin, demokrazia ilusio faltsu bat dela baieztatzen du eta aurrerapen oro besteen lanaz baliatuz egiten dela gaur egun. Eta bi arazo azaleratzen ditu, aurrerapen militarra, hobeki eta gehiago hiltzea ahalbidetzen duena eta gaur egun dugun arazo ekologikoa.

5.Modernotasuna eta mundializatzea

Peilletek aldaketak beti luze direla dio, nahiz eta iraultzen bidez eman, iraultza hauek ere prozesu luze baten fruitu baitira. Mundializazioa, kapitalismo basatia eta euro-amerikar nortasunak zabaltzeko tresna gisa ikusten du eta joera hau ez dela berria dio adibidetzat Colon hartuz. Azken finean mundializazioa inperialismoa da, herriak suntsitzen dituena eta monopolio kapitalistak handitzen. Honen aurrean euskal nortasuna atxikitzeko beharra ikusten du adibidetzat Euskal Herrian existitzen den elkartasuna gogoratuz.

6.Bakea

Puntu honetan bakea eta bakea lortzeko bideari buruz gogoetatzen du. Hiru forma ikusten dira munduan bakea atxikitzeko. Lehena, gerra kanpoan egitea. Bigarrena, armada indartsu bat ukatea eta hirugarrena, armadan lider onak ukatea bai gerla estrategian eta baita negoziazioetarako ere.

Azkenik uste du gerla beti existituko dela eta totalitarismo guztiak bakearen alde ari direla sinistarazten dutela.

7.Erlijioak

Kapitulu honetan, idazleak erlijioaren balorea aipatzen du. Erraten du judaismoa etnia bati lotua dela baina besteak aipatzen ditu ere erranez kristauak eta musulmanoak munduko izpirituez jabetzeko helburua dutela.

Etnozidioaren inportantzia herri kristautu berrietan azpimarratua da.

Afrikar elizak aipatuak dira eta haien helburua zen mendebaldar ideologiaren proselitismoak afrikar hizkuntzak eta kulturak itotzera bultzatzea. Musulmanen arrakasta Afrikan jendeen berdintasuna eta elkartasuna aldarrikatzen eta erakusten ongi dakitenentik dator. Idazleak erraten du Musulmanek ez dutela inon arabiera inposatu. Erlijioa miseriadun jendeen kontsolagarria da.

8.Mendebaldeko ideologiek eskaini baloreen hierarkia

Mundu osora hedatzeko, hizkuntza bakoitzak eta kultura bakoitzak hiru etapa ezagutu behar lituzke : monosilabadun lehen gizonak (txinera), elkarlotzaile polisilabadunak (aglutinanteak, euskara) eta goienean flexiodunak (frantsesa eta latina).

Idazleak gizarteak sailkatzen ditu :

– beheko lehen mailan, lehen gizarteak edo primitiboak, beraz logikaurreko gizarte gutxi garatuak (animistak)

– gero gizarte logikoak (kristauak) eta azkenik gizarte modernoak.

9.Zuzenbidea eta eskubideak: legea

Hemen, hastapenean legea hitzaren definizio bat emana da: «senaren eta ohituraren hezitzaile den arau bilduma, gizartearen oreka bilatzen duena».

Frantzia munduko lege gehienik duen herria da. Justizia ez errespetatzeko beste bide bat bada : legerik ez izatea.

Ez dago erresuma bat ere justiziaren gainean kontrol gehiegia ez duenik.

«Legeen barruan eskubideak daude, baina Giza Eskubideen errespetua eskatzen dutenek, beren nazioko armadarekin edo beren iraultzalariekin, zibilak, zahar, andre eta haur, non-nahi hiltzen dituzte».

10.Demokrazia

Demokrazia asmo eder bati konparatua da. Hiru galdera pausatzen ditu idazleak: «Europan, mundu guztiari demokraziaren irakaste eta beharrezkotasuna hedatzen dugunok, geure herrietan asmo horren zabaltzen, aberasten jakin ote dugu? Orokorra omen den balore horretaz zer egin dugu? Eguneroko praktikan zer jarraitzen dugu?» Ez dago erantzun zehatzik.

«Bakoitzak bere moldean, nork bere gisara adelatu du demokraziaren sukaldaritza»

Idazleak mendebaldeko adibide batzuk hartzen ditu demokrazia aipatzeko.

Foruak aipatzen ditu eta politikaren kritika bat egiten du autokritika bat eginez gure ideien gainean. (Demokratak gira edo ez?…)

« azkenean zer ? Europaren egitera goaz eta alde guztietako zentralista gehiengokoak eta gutxiengokoak oihuka, independentzia eta erresuma berezia behar dutela, muga kendu nahiz gabiltzanean.»

XXI. mendeko Europaren eta bere agintarien* noraezaren berri ematen digu oraingoan Txomin Peillen idazleak.

Gaur egungo europa demokratikoaren alde iluna, hots, demokraziaren pribatizazioaren adibideak begipean ematen dizkigu.

Entitate gobernatzaileek herritarren mesedeeetara eginiko lana agerikoa da, hori da

behintzat, gaurkoan populakuntzaren parte handi batek ulertzen duena. Lobotomizazio horren plantamendua komunikazioa tresnen bitartez eginik, panpin batzuk bezala manipulatzen gaituzte. Europa eta mundu okzidentalaren irudi maskulino gogor eta diziplinatu erakuslehio bilakatuz. Nietzshek dion bezala estetikaren bidetik moralik gabe.

Merkatu ekonomia, diru garapenaren giroa edota meritokraziaren izenean, inegalitate kontzeptua guztiz ezkutatuz.

Horrezgain Pellenek edergintzari doakionez «artea» kontzeptuaren bilakaera aztertzen du.

Sormen okzidentalak aldaketa ugari bizi izan dituela azpimarragarria da, hainbat urtez sakontasuna erakustetik, irudikeri hutsa aurrera eraman da. Gainera, gure kulturetatik at edota ohituretatik at daudenei mespretxua helarazten diegula ohartarazten du Pellenek ; Gizarte kapitaslitaren isladak Europako alde “sortzailea” itsutu du ere bai, elite batek beste elite batentzat EKOIZTEN baitu artea gaur egun.

Kontinenente oso baten gidaritza ukatea aski ez balitz bezala, globalizio eta

mundializaizoaren izenean, etekin gosez eremu zabalagoetara hedatzen da Europa.

Ustiapena begibistan garapen mugagabearen bidetik. Izadia eta honekin batera batasunean bizi direnak zapalduz, iraunkorrean ibili ordez momentuan bertan eginiko irabaziak balorizatzen dira. Arte horren burutzeko bertakoak esplotatatuz, Europatik deslokalizatuak izan diren lantigietan. Etorkizuzari begira jartzen da baita ere idazlea, egoera kritiko honekin amaitu behar dela dio, hurrengo belaunaldien onerako gehienbat. Idazleak egun batez indar gobernatzaileek makina itzali beharko dutela dio, baina noski deia eginiko sarraskia ez da egun batetik bestera konpoduko « Aurreko bi mendeak erraz madarikatuko gaituzte hogeitabigarrenekoek »

Idazlearen azken hitzek jakintzari dedikatuak dira, hots, tresna ez dela bortxaz kaltegarria dio, baina bai askotan emaiten diogun erabilpena. Indar gobernatzaileek horien zilborrari begira dituzten erabilpen kaltegarriek herritarren zapalkuntza hertsiki eragiten dute. Moralik eta etikarik gabe diharduten dugu, ustez gure alaba eta semeentzako gero aproposa eraikiko dugulakoan.

*AEB + Europako gobernu buruak

Gure ustez, Txomin Peillenek aipatzen dituen adibideak menperatzen ditu, eta maiz Frantziako adibidea hartzen du. Hura Parisen sortua eta han irakasle egona, Frantziako egoera ezagutzen du eta liburu honetan bere lekukotasuna egitea lortzen du. Hala ere, iduritu zaigu kasu anitzetan bere kritika, ez dela soilik kritika ideologikoetan oinarritua eta bere baieztapenak ebidentzia gisa aurkezten ditu frogatu edo datu zehatzik eman gabe. Orohar, oso interesgarria iduritu zaigu bai gaia eta baita Euskal Herriarekin egin den konparaketa ere, gainera testua aski ulergarria eta sintetikoa atzeman dugu.

 

Join the Conversation

1 Comment

  1. Hau WordPress iruzkin baten adibidea da, hau zuri edo zure guneari buruzko informazio idazteko edita dezakezu, bisitariak informa daitezen. Nahi beste iruzkin edo azpiruzkin sor ditzakezu, eduki guztia WordPress bidez kudeatuz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu